XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ardatz kronologikoa egiteko pausuak:

- Ipini ardatzean Zuriñe jaio zen urtea.

- Banatu ardatza hamar zatitan, eta ipini bertan jarraian Zuriñeren bizitzako hamar urteak.

- Ipini, dagokien tokian, aurreko orrialdeko gertaerak.

- Ipini Zuriñek azaldutako beste zenbait jazoera ere: eman zituen lehen pausuak, eskolaurrera joan zenean, eta abar.

Zuriñeren jaiotza

IKERTU

5. Aurreko orrialdeetan Zuriñek bere historia kontatzen zigun.

Orain, zuk zeure historia berregin ezazu.

Ondorengo pausuei jarraitu:

- Sailkatu zure bizitzako gertaera garrantzitsuenak: jaiotza, lehen pausuak, eskolara lehendabizi joan zinenean, eta abar.

- Osatu zuk zeuk zerrenda.

Gutxienez, 8-10 gertaera ipini.

- Aukeratu dituzun gertaerei data ipini eta ordenatu kronologikoki.

- Marraztu koadernoan aurrekoaren antzeko ardatz kronologiko bat eta jarri bertan aukeratu dituzun gertaerak.

Ez ahaztu eskala ongi zehaztea.

TALDEKO ARIKETAK

6. Egin horma-irudi bat ondorengo izenburuarekin:

Gure oroitzapenak

- Bilatu etxean zuen iragana azaltzen duten argazki edo oroigarriak.

- Datatu eta ordenatu kronologikoki.

- Itsatsi argazkiak orrian.

- Argazki bakoitzaren azpian idatzi nori dagokion eta zer den argazkian agertzen dena.